84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udaltzaingoko burua kargutik kentzea
eta berria izendatzea

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2015eko apirilaren 17an, ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen:

Ikusirik apirilaren 16ko 75/2015 Ebazpena, Azkoiengo Udaltzaingoko egungo burua, Luis Fernando Pérez Pérez. zerbitzu berezietan dagoela deklaratzen duena, Nafarroako Segurtasun Eskolari atxikita, kabo izateko prestakuntza ikastaroan, 2015eko apirilaren 20tik ekainaren 26ra bitarte.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 34. artikulua, eta kontuan hartuz Udalaren plantilla organikoak ezartzen duela Udaltzaingoko buruaren lanpostua libreki izendatuko dela funtzionarioen artetik.

Ikusirik Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23. artikulua, haren arabera Alkatetzari baitagokio Udaltzaingoko Kidegoetako burua izendatzea.

EBATZI DUT:

1.–Luis Fernando Pérez Pérez jauna, Azkoiengo Udaltzaingoko burutzatik kentzea, 2015eko apirilaren 19tik ondorioak izanda.

2.–Marcos García Martínez jauna, Udaleko funtzionarioa, Azkoiengo Udaltzaingoko buru izendatzea, 2015eko apirilaren 20tik ondorioak izanda.

3.–Interesdunei erabaki hau jakinaraztea eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Azkoienen, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1505924