84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Herrilur baten desafektazioa

Carcarko Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 1.064,12 metro koadro herrilur desafektatzea, 2. poligonoko herrilurretako 828. lurzatiko puska bat desafektatzea, D azpilurzatian, Mallaton alderdian, ondotik haren erabilera lagatzeko Diego Amatria Castillori, zaldi aziendaren zaintzarako.

2. Jendaurrean jartzea hilabeterako, interesdunek udal idazkaritzan espedientea azter dezaten, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Jendaurreko informazioaren tramitean ez bada erreklamaziorik aurkezten, hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Carcarren, 2015eko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Salomón Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L1506056