84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

603/2015 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2015eko gastua egiteko baimena ematen duena.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntza finantzatu, eman eta kudeatzen ditu enplegurako prestakuntzaren arloan. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2015. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 515/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2015eko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

–Prestakuntza programak egokitzeko laguntzak, 10.000 euro, desgaitasuna izanda batik bat langabeentzat zuzendutako deialdiaren enplegurako Lanbide Heziketako kurtsoetara joaten direnen beharrei heltzeko. Laguntzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 1213/2014 Ebazpenaren bidez arautu dira. Espedienteak diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 1998 zenbakia du, “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, langabetuentzat batez ere. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 170003-15400-4819-241102 kontu-sailaren kargura.

2. Helburu horietarako diru kopurua 2015. urtera luzatutako 2012ko aurrekontuaren kargura izanen da, baldin eta hartan kreditua bada.

3. Ebazpen hau igortzea Prestakuntza Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1504770