84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2015eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal honen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoaren espedientea.

Hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen 2015eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, eta ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Bertizaranan, 2015eko apirilaren 16an.–Alkateordea, Josune Ibarra Santxotena.

BERTIZARANAKO UDALA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostuaren izena: 1. zenbakia. Idazkaria. Maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %41. Bateraezintasuneko osagarria: %18. Lanpostuko osagarria: %3,72 (19/2008 F.D.). Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

–Lanpostuaren izena: 2. zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21 (19/2008 F.D.). Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostuaren izena: 3. zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua c. Sarbidea: oposizioa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Aldi baterako lan-kontratuduna. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

–Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Lan-kontratudunak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Antzinatasuna: 2013ko urtarrilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L1505978