84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208E/2015 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, burdina urtzeko eta motorrak fabrikatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Titularra Fagor Ederlan Tafalla S.Coop. da eta Tafallako udal mugapean dago.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak azaroaren 8ko 2250/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 462E/2014 Ebazpenaren bidez aldatua.

2014ko urriaren 14an titularrak instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen, hozte-dorretako purgak kolektorera isurtzeko proiektua ezartzeko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2014ko azaroaren 4an emandako irizpenaren arabera, aldaketa ez da funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, horregatik, ez da beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; aldaketa nabarmena da ordea, aldaketa garrantzitsuak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta, horregatik, aldaketak Ingurumen baimen integratuan jaso eta hura aldatu beharra dago.

2014ko abenduaren 24an titularrak ingurumen baimen integratua aldatzeko eskatu zuen, honako proiektu hau aurrera eraman ahal izateko: hozte-dorretako purgak kolektorera isurtzea, ioi-trukatzeko erretxinak birsortzea eta harea iragazkien kontragarbiketa.

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horregatik guztiagatik, eta uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz, dekretu horren bidez Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi baitziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Burdina urtzeko eta motorrak fabrikatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzea, honako proiektu hau egiteko: hozte-dorretako purgak kolektorera isurtzea, ioi-trukatzeko erretxinak birsortzea eta harea iragazkien kontragarbiketa. Hortaz, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, betiere, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Fagor Ederlan Tafalla S.Coop. da eta Tafallako udal mugapean dago kokatuta.

Bigarrena.–Hondakin urak udalerriko saneamendu sarera isurtzeko baimena ematea, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 245. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Irekitzeko beste baimenik ez da eskuratu beharko aldatutako instalaziorako; dena dela, titularrak aldaketa abian jartzearen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta, orobat, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, proiektua ebazpen honetako baldintzei jarraikiz egin dela adierazten duena, eta horrekin batera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40.2 artikuluan adierazitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du.

Laugarrena.–Titularrak proiektua burutu dela adierazten duen erantzukizuneko aitorpena aurkezten duen egunean edo, edozein kasutan, aldaketa abian jartzen den egunean hasiko dira aplikatzen Ingurumen baimen integratuaren aldaketa honetan ezarritako baldintzak. Bitartean, indarrean dagoen Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aplikatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Fagor Ederlan Tafalla S. COOPi, Tafallako Udalari, Nilsari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 31n.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1505193