84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 22an hartua, Lekunberri 2-ko herrilurretako ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorren iraunaldia urtebete luzatzen duena.

Lekunberriko Udalak, 2013ko apirilaren 24an egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen Lekunberri 2-ko herrilurretako ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrak. Nafarroako Gobernuaren 2013ko ekainaren 12ko Erabakiaren bidez berretsi zen onespen hori, eta 2013ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Oinarri horien 16. artikuluarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartu zuten indarra, bi urteko indarraldiarekin.

Denbora horretan suertatutako zailtasunak direla eta, ezinezkoa da hitzarmenak ixtea oinarri horietan ezarritako epearen barnean, egun tramitatzen ari baitira espediente horiek, bukatu gabe eta zenbait partikularren zain, zeren, hitzarmenari heltzeko aukera agertu badute ere, Udalak kasuan-kasuan eginen duen azterketaren zain baitaude.

Hori guztia dela eta, Lekunberriko Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea Lekunberri 2-ko herrilurretako ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorren indarraldia urtebete luzatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Lekunberri 2-ko herrilurretako ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorren indarraldia urtebete luzatzea. Oinarriok Nafarroako Gobernuaren 2013ko ekainaren 12ko Erabakiaren bidez onetsi ziren.

2. Erabaki hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herrilurren Atalari igortzea eta Lekunberriko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan, eta adieraztea, administrazio bidea amaitzen duen erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horrek ez du galarazten Lekunberriko Udalak aurretiaz errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1504680