73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

9. poligonoko 643. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 9. poligonoko 643. lurzatiaren xehetasun azterlana, Valtierrako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuko 1. eremuan Jonathan Resa Irigarayk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Valtierran, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1505022