73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren 2015eko aurrekontuan kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Tuterako Udalak 2015eko udal aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea onetsi zuen, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko apirilaren 1ean.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1505152