73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren (12.aren) 21. eta 29. artikuluetan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengoz, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren (12.aren) 21. eta 29. artikuluen aldaketa.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2015eko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1505368