73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2015eko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2015eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Ana Goretti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1505004