73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Hirigintzako eskumenen eskuordetza onartzea

Girgillaoko Udalak, 2015eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

“Etxarren-Girgillaoko Kontzejuaren Batzarrak, 2015eko otsailaren 15ean egin bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoarekin onetsi zuen erabaki bat, Girgillaoko Udalari eskuordetzeko mota guztietako hirigintza lizentziak emateko eskumena; eta adierazi zen eskuordetza hori, egungo legediarekin bat, Etxarren-Girgillaoko Kontzejuak edonoiz ezeztatzen ahalko duela.

Halaber, Etxarren-Girgillaoko Kontzejuaren Batzarrak egintza beraren bidez erabaki zuen ezen Udalak, eskumen hori erabiltzen duenean, erregistratzen diren hirigintza lizentzien eskaera guztien kopia eta ematen diren obra lizentzien kopia igorri beharko diola Kontzejuko buruari, eta Kontzejuak konpromisoa hartu du zaintza lana eginen duela lizentziaren baldintzetan xedatua egoki bete dadin.

Ikusirik Etxarren-Girgillaoko Kontzejuak egin eskuordetza, eta kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 g) eta 47.2 h) artikuluak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30. artikulua, Girgillaoko Udaleko Osok Bilkurak –hura osatzen duten udalkide guztiek aldeko botoa emanda eta, beraz, legeak eskatzen duen gehiengoarekin– honako erabaki hau onetsi du:

Lehena.–Onartzea mota guztietako hirigintza lizentziak emateko eskumenaren eskuordetza, Etxarren-Girgillaoko Kontzejuak Udal honi egina, eta ontzat ematea eskuordetzan ezarritako baldintzak; beraz, bere gain hartzea Kontzejuko buruari igorri beharra erregistratzen diren hirigintza lizentzien eskaera guztien kopia eta ematen diren obra lizentzien kopia.

Bigarrena.–Erabaki hau Etxarren-Girgillaoko Kontzejura igortzea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarren-Girgillaon, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, José M.ª López de Mendiguren Anuncibay.

Iragarkiaren kodea: L1505142