73. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

417/2015 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jesús Reparaz Padros jauna Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Eritasun Infekziosoen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzako zerbitzuetako eta ataletako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jesús Reparaz Padros jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Eritasun Infekziosoen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko martxoaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1503919