7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

8/2014 aldaketa 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean
Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, 8. aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuan. Erabakia 2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuan aldaketa egiteko 08/2014 espedientea.

Aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia.

1 3132 62600.

Informatika ikastarorako ordenagailuak

4.000,50

Kreditu berezi hori bertze kontu-sail batzuetatik transferentzia eginez finantzatuko da.

1 3131 22610.

Berdintasun Alorreko jarduerak

-3.000,00

1 3132 22714.

Kultur arteko jarduera

-1.000,50

Berriozarren, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1417666