7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Landibar auzorako Udal Planean Urdazubiko Udalak sustatu duen aldaketa xehakatua.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Urdazubin, 2014ko abenduaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1417682