7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa xehakatua Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 120 artikuluan. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2014ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 120 artikuluan Urdazubiko Udalak sustatu duen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Urdazubin, 2014ko abenduaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1417681