7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Fakturazio elektronikoa eta FACErekiko atxikimendua

2014ko abenduaren 22an, Ribaforadako Udalak onetsi zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE) aitxikitzea, faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin, bai Ribaforadako Udalarena, bai haren erakunde autonomoena: Ribaforadako Udalaren Musika Eskola eta Ribaforadako Udalaren Kirol Kontseilua. Hori guztia, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz.

Beraz, delako abenduaren 27ko 25/2013 Legearen arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE) izanen da faktura elektronikoen sargune orokorra bai Ribaforadako Udalarena, bai haren erakunde autonomoena: Ribaforadako Udalaren Musika Eskola eta Ribaforadako Udalaren Kirol Kontseilua.

Ribaforadan, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1417685