7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Katastroko 1362. lurzatiaren xehetasun azterlana, Landabengo U.I. X unitateko Z-1 eremuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-DIC-14 (7/CU)

«Hasiera batean onetsi zen (JOB , 2014-07-04) katastroko 7. poligonoko 1362. lurzatiaren xehetasun azterlana, Landabengo U.I. X unitateko Z-1 eremuan, eta 2014ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork horren gaineko alegaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Ebroko Ur Konfederazioaren 2014ko azaroaren 24ko txostena eta Hirigintza Gerentziako Hirigintzako Planeamendurako zerbitzuko buruaren 2014ko abenduaren 4ko txostenarekin bat etorriz,

ERABAKI DA:

1. Ebroko Ur Konfederazioaren 2014ko azaroaren 24ko txostenaren baldintzak onartzea, betiere kontuan hartu beharko direnak lurzatian jarduteko baldintza gisa, eta horiek xehetasun azterlan honen sustatzaileari igortzea.

2. Behin betiko onestea katastroko 7. poligonoko 1362. lurzatiaren xehetasun azterlana, Landabengo UI: X unitateko Z-1 eremuan. Pablo Flores Dominguezek aurkeztu du tramitatzeko, Industrias Lotu, S.A. ordezkatuz.

3. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

“ARAUDIA

Xehetasun azterlanetarako gutxieneko esparrua lurzatia dagoen oinarrizko unitatea bada ere, aldatu beharreko determinazioak xehetasun azterlan honen xede den lurzatian baizik ez dira aplikatuko.

“i” eta “k” ataletan hau erantsi da:

i. Proiektuko baldintzak:

–Markesina - karrerapea: eraikinaren gibeleko fatxadan markesina-karrerape ireki bat eraikitzen ahalko da gehieneko barne lerrokaduratik aitzina, lurzatia bere osoan estaltzen ahalko duena (eta betiere haren mugen barnean), pilarezko egituraren gainean, bolumenik gehitu ez dezan.

k. Bertzelakoak:

–Lurzatiaren gibeleko espazio librean zamalanak egitea onartuko da.”

Iruñean, 2014ko abenduaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1417664