7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

1. poligonoko 219. lurzatiaren trukaketa ofizioz berrikusteko espedientearen hastapena

Orisoaingo Udalak, aho batez, ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2014ko abenduaren 24an egin osoko bilkuran:

“Araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 102. artikuluan xedatuari jarraikiz, ofizioz berrikusiko da Orisoaingo 1. poligonoko 219. lurzatiaren trukaketa”.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 79 eta 84. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orisoainen, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1417702