7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1417699