7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

8. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 20/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8. aldaketa 2014ko aurrekontuan: kreditu-transferentzia.

Gastu goitituak:

4. kapitulua: 1.751.487 kontu-saila.–Erdialdeko Garapen Partzuergoa. Zenbatekoa: 904,00 euro.

Hura finantzatzeko kontu-sail hau murriztuko da:

4. kapitulua: 1.311.463 kontu-saila. Oinarrizko gizarte zerbitzuak. Zenbatekoa: 904,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2014ko abenduaren 29an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1417668