7. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 29an hartua, 2014ko irailaren 9an hartutako erabakia aldatzen duena. Erabaki haren bidez, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratu zen Leitzan (Nafarroa) paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko inbertsio proiektua, “Sarriopapel y Celulosa SA” enpresak aurkeztua.

Nafarroako Gobernuak, 2014ko irailaren 9an, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratu zuen Leitzan (Nafarroa) paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko inbertsio proiektua, “Sarriopapel y Celulosa SA” enpresak aurkeztua. Bestetik, deklarazioak ondorioak 2014ko abenduaren 31ra arte izanen zituela erabaki zen.

Inbertsio proiektu honen egutegia dela-eta, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusirik, bidezkoa da deklarazioaren eragin-epea luzatzea. Beraz, deklarazioak 2016ko abenduaren 31 arte izanen ditu ondorioak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2016ko abenduaren 31ra arte luzatzea Nafarroako Intereseko inbertsioaren deklarazioa. Erabakia Nafarroako Gobernuak hartu zuen, 2014ko irailaren 9an, eta, haren bidez, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratu zen Leitzan (Nafarroa) paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzeko inbertsio proiektua, “Sarriopapel y Celulosa SA” enpresak aurkeztua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

4. Erabaki hau Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea eta “Sarriopapel y Celulosa SA” enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1417718