68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBARRAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa, 2015eko plantilla organikoan

2015eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren iragarkia argitara eman zen 2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean. Hartan akatsa bazela oharturik, hona hemen zuzenketa.

Musika eskolako langileen izenen zerrendan, honela dio: “Ohiko lan-kontratudun finko jarraigabea”, eta honela behar du: “Aldi baterako lan-kontratuduna”.

Administrazio orokorreko plantillako C eta D mailetan %3ko lanpostuko osagarria oker sartu denez, 2013ko abenduaren 11ko erabakiaren ondorioz, hura kendu egin da.

Ezkarozen, 2015eko otsailaren 16an.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.

Iragarkiaren kodea: L1504856