68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2015eko zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabide-tasa

Zergabilketako Erregelamenduaren arabera jakitera ematen da 2015eko apirilaren 23an bukatuko dela 2015. urteari dagokion Zirkulazioaren gaineko Zerga eta Pasabide-tasa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa ordainagiriaren atzealdean zehaztutako edozein banku-bulegotan egiten ahalko da, aurretik ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2015eko apirilaren 23an zordunduko dira.

Aipatu epea bukatutakoan, Zergabilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu-bidez kobratzeko izapideak gauzatuko dira.

Zizur Nagusian, 2015eko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1504900