68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herrilurretako larreen aprobetxamendua

Vianako Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamenduaren 186. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa), erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duten bizilagunek eska dezaten, Foru Dekretu horren 200. artikuluan adierazitako moduan, herrilarreen aprobetxamenduaren herritarrendako zuzeneko esleipena:

–1. lotea: Valdebarón, Valdecuevas eta Lecinedo (errepidean goiti), aplikatzekoa den araudiarekin bat, 2018ko abenduaren 31 arte.

Vianan, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1504935