68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Urraulbeitin, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1504932