68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharte Arakilen, 2015eko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1504817