68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurren desafektazioa erabilera laga beharrez, laborantzarako eta berotegiak paratzeko, Huerta de Peralta SAT 143, S.L.k sustaturik

Azkoiengo Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.–Hasiera batean onestea 4. poligonoko 367, 368, 369, 370, 371 eta 378. lurzatietako 320.619,18 m²-ren desafektazioa. Guztiak, “La Serna” izeneko alderdian daude, Azkoiengo herrilurretan, eta xedea da bertan laborantzan aritzea eta berotegiak paratzea.

2.–Onestea erabileraren lagapena zuzenduko duen baldintza-orria, erabaki honen eranskinean agertzen dena.

3.–Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. 2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera, behin betiko baimena emateko.

4.–Erabaki hau egungo esleipen-hartzaileei jakinaraztea, Carlos Alemán Gutiérrez eta Inmuebles y Explotaciones Agropecuarias, S.A. baitira.

Azkoienen, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1504791