68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2015eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren eta Oltza-Orkoiengo Musika Eskola haren erakunde autonomoaren 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2015eko martxoaren 23an.–Alkatea, Pedro Mª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1504760