68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2015eko martxoaren 26ko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa, Jesús Cerdán Elcidek sustatua eta Erriberriko Udal Planeko S-1/A.R.–1 unitatean eragina duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1504860