68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2015eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1504889