68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2015eko plantilla organikoak. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2015eko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1) Hasiera batean onestea 2015. urterako Udaleko eta Andra Mari erakunde autonomoko plantilla organikoak, 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 19. artikuluan xedatutakoa betez.

2) Estatutu horren 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 2014ko abenduaren 31n bi entitate horien zerbitzura dauden funtzionario eta lan-kontratudun langile finkoen zerrendak prestatzea.

3) 2003ko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan xedatzen den gisan, euskaraz jakitea baldintza berariazkoa duten lanpostuak zein diren ezartzea, horietan sartzeko gaitasuna frogatu beharko baita.

4) Udal Idazkaritzan espedientea ikusgai edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratu ondotik, herritarrek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egiten ez bada, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurrean erakusteko aldia igaro ondotik.

5) Behin betiko onetsi ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Lesakan, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1504839