68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2014 aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1.461.48201 kontu-saila. Elizan teilatu-hodiak eta zorrotenak paratzeko diru-laguntza. Zenbatekoa: 5.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kontu-saila: 1.48002. Herritarren ekarpena, elizako obrarako. Zenbatekoa: 1.775,90 euro.

Kontu-saila: 1.870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.224,10 euro.

Genevillan, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1504807