68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2. poligonoko 68 eta 523. lurzatien desjabetze arrunta

Kasedako Udalak, 2015eko martxoaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2. poligonoko 68 eta 523. lurzatiak nahitaez desjabetzeko prozedura abiatzea, Hirigintzako Udal Plan indarra duenak ezartzen dituen baldintzetan.

2. Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehatz hau:

Kokalekua: Aragón etorbidea, 4, Kasedan.

Katastroko erreferentzia: 68. (2.665,72 m²) eta 523. (4.331,98m²) lurzatiak, Kasedako 1994ko Lur Ondasunen Erregistroko 2. poligonokoak; guztira 6.998 m². Lurzatien gainean, kontserba fabrikaren eraikin zaharra dago, abandonatua gaur egun.

Katastroko titularra: Conservera Navarra, S.A.

Erregistroko inskripzioa: Agoizko 2. Jabetza Erregistroa, 3.455 finka.

3. Jendaurrean edukitzea, hamabortz egunean, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, aipatu ondasunaren titularrek eta gainerako ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19. artikuluan eta Erregelamenduan bat heldu direnetan aurreikusitakoaren arabera. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, komunitate honetan plazaratzen diren egunkarietan eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da.

4. Onestea ondasun hauetaz udal arkitektoak egin duen tasazioa, erantsirik doana, 47.077,14 euro egiten baitu; horiei 2.353,86 euro batzen zaizkie, Desjabetzeari buruzko Legean aipatzen den afekzio sariaren %5agatik; tasazio horrek ondasun hauen udal prezio-orritako balio du.

5. Erabaki hau jakinaraztea desjabetzen diren ondasunen titularrei.

6. Eranskineko hitzarmena onestea, 1991n formalizatu ez zen trukeak eta enpresa horrena izan zen lurzoruaren ondoriozko okupazioak ekarri duten diru konpentsazioa ebazteko formula gisa; hori dela-eta, alderdiek hizbatu dute desjabetze espedientearen ondoriozko balio justua aplikatuko zaiela gainerako 3.396 m²-ei, CONASAren 10.394 metro karratuak osatu arte.

Argitara ematen da, erabakiaren hirugarren puntua aipatu ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2015eko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1504855