68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lankidetza proiektuetarako diru-laguntzen deialdia

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko otsailaren 11n egin bilkuran, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko, 2015. urtean. Hona hemen:

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOAREN OINARRIAK, GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO. 2015. URTEA

1.–Atarikoa.

Berriozarko Udalak badaki giza garapeneko indizerik txikiena duten herrialdeekiko elkartasun eraginkorra sustatu behar dela, bidegabekeriak murrizten eta Milurtekoko Garapen Helburuak lortzen jarraitzeko, eta neurri zehatzak hartu behar direla, pobrezia eta bazterketa ezabatzeko.

Berriozarko Udalak 2015. urterako kontu-sail orokorra ezarria du, 43.000,00 eurokoa, Garapenerako Lankidetza programak diruz laguntzeko. Zenbateko horretatik, %65 erabiliko da Garapenerako Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko (27.950 euro); %30 Kubarekin eta Sahararekin senidetzeko (12.900 euro); eta %5 larrialdi laguntzetarako (2.150 euro).

Konpromiso horietakoren bat desagertzen bada edo ekonomikoki murrizten, esate baterako senidetzeena, erabili gabeko dirua aurrekontuko lerro honetako (Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzen deialdia eta larrialdietako laguntzak) gainerako kontzeptuetara bideratzen ahalko da, edo alderantziz. Horren bidez lortu nahi da Berriozarko Udalak hitzartutako baliabide bakar bat ere erabilerarik gabe ez uztea, uste baita lankidetza arloan dagoen beharra handia dela.

2.–Deialdiaren xedea.

Hauxe da deialdi honen xedea:

Diru-laguntzak emanda, herri pobretuetan edo garapen bidean direnetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatzea. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa edo herrietako edo hirietako komunitateendako azpiegiturak, komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean eta, orobat, arreta berezia ematen dietelarik ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari.

Era berean, lankidetzarako proiektuekin batera, Berriozarko herritarrak sentsibilizatzeko programa bat bideratu beharko da (eta egin beharreko jarduketaren data, proiektuan sartuko baita). Betebeharra izanen da jarduketak gauzatzea, komunitatearen parte-hartzea bultzatu eta Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko hartu-emanen inguruan jarrera kritikoak eta gogoetak sustatzeko.

Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.

Jarduteko geografia eremuak hauek dira deialdi honetan:

Arreta jarriko da Nazio Batuen Erakundeak Giza Garapenaren Indize (GGI) ertainekotzat edo baxukotzat hartzen dituen herrialdeetan lan egiten duten proiektuetan.

Jarduketa sektoreak:

Garapenerako Laguntza Ofizialaren xedeak komunitateen jarduteko gaitasuna sustatzea izan behar du, baita haien emantzipazioa eta autogestioa ere.

–Ura eta saneamendua: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.

–Oinarrizko hezkuntza: lehen mailako hezkuntza den-denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea eta antolaketa komunitarioa hobetzeko trebatzea.

–Oinarrizko osasuna: osasuna bere osotasunean hartzen duten ekimenak; haurren heriotza tasa murrizteko programak; azpiegiturak (ospitaleak...), sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak. Bai aurrea hartzeko fasean bai eritasunak artatzerakoan.

–Elkartasunerako ekonomia, kooperatibak, elikadura subiranotasuna, finantza solidarioak etab., baita antolamendua indartzea, politikan parte-hartzea eta giza eskubideak babestea xedea duten proiektuak ere.

–Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak eta haurrak.

3.–Entitate eskatzaileak.

Deialdi honetako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde, entitate edo elkarteek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Berriozarko Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da berariazko helburu hau duela: garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasuna sustatzearekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio bat.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lankidetzako programak edo giza laguntzakoak kudeatzen, edo Hegoaldeko herrialdeen egoeraren inguruko sentsibilizazioa sustatzen. Hori frogatzeko, azken urtean Berriozarren eta Nafarroan egindako jardueren dokumentazioa aurkeztuko dute.

f) Bere helburu sozialak bete ahal izateko egitura egokia izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g) Foru Ogasunari ordaindu beharreko zergak ordainduak izatea.

h) Ahalik eta proiektu gehien laguntzeko helburuari begira, Berriozarko Udalak garapenerako lankidetza proiektuen kontu-sailean banatu beharreko zenbatekoaren %20a erabiliko du, gehienez ere, proiektu bakoitza finantzatzeko.

i) Ahal den neurrian, proiektuaren barruan aurkezten diren agiri guztiak, baita proiektu bera ere, formatu digitalean aurkeztuko dira.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

a) Irabazi asmoa duten enpresak edo beste entitate batzuk.

b) Berriozarko Udalaren aurreko deialdietan diru-laguntza lortu zuten GGKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badituzte jarraipen txostenak aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta), eta ez badute behar bezala jakinarazi eta arrazoitu.

c) Azken 12 hilabeteetan Nafarroan jardunik izan ez duten GGKE edo elkarteak (deialdi honetan diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hau da, epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartzen hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.

4.–Proiektuak eta balorazio irizpideak.

Diru-laguntza eskatzeko, proiektuek edo jarduketek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Deialdi honetan adierazitako printzipioekin bat etortzea.

b) Helburuei, emaitzei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruz informazioa nahikoa ematea.

c) Eskatzen duen erakundearen helburuen eta lan esperientziaren berri ematea; behar adina informazio.

d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea eta tokian tokiko GGKEarekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, lagundutako egintzaren jarraipena egiteko.

e) Aurreikuspenen arabera, lagundutako egintzak 12 hilabete baino gehiago ez irautea, Udalaren ebazpenetik hasita (ordaintzeko konpromisoa dagoenetik).

f) Proiektua egin nahi den tokian bertako bazkide bat izatea, eta horri buruzko informazioa ematea. Lankide hori GGKE bat izaten ahalko da, edo GGKE eskatzaileak delako herrialdean duen delegazioa.

g) Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan. Zenbat eta nola egiten den.

h) Gauzatzekoak diren proiektuek aurretiazko lana izatea dagokien eremuan, edo azken 3 urteetan beste proiekturen bat garatu izana herri berean.

i) Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKEek proiektuaren garapenari buruzko txostena emanen dute, lanak justifikatzeko, deskribatzeko eta finantza egoera azaltzeko. Berriozarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dute. Eta beste txosten bat, proiektuaren bukaerari buruzkoa, ekitaldia amaitutakoan, 2016ko urtarrilaren 31n (3. eranskinean dago eredua); salbu eta aurkeztea galarazten duen arrazoi justifikatua badago. Kasu horretan ezintasun hori idatziz jakinaraziko zaio Berriozarko Udalari, eta honek baloratu eta onartu egin beharko du.

j) Berriozarko herritarrak sentsibilizatzeko programa, proiektuaren urtearen barrenean, justifikazio data arte.

Entitate eskatzaile bakoitzak garapen proiektuak kofinantzatzeko eskabide bat aurkezten ahalko du.

Hona hemen deialdian sartzen diren proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak: Ikus 3 zenbakidun eranskinak.

–Proiektuaren kalitate teknikoarekin zerikusia dutenak: 38 puntu.

  • Testuinguru orokorra: eskualdea, problemak dituen komunitatea, eskualdea ezagutzea: 8 puntu.
  • Garatu beharreko proiektuari buruzko informazioa: helburuak, baliabideak, beharrak, metodologia, lagundutako pertsonen kopurua, egiten dituen ekarpenak: 8 puntu.
  • Proiektuaren jarraitutasuna eta autonomia: 10 puntu.
  • Zehaztutako helburuen eta proposatutako jardueren emaitzen arteko koherentzia, baita prozesu guztia proportzionatua izatea ere: 12 puntu.

–Egileen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak: 17 puntu.

  • Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako beste entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana: 5 puntu.
  • Pertsona onuradunek parte hartzea proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan: 6 puntu.
  • Proiektura bideratutako zuzeneko baliabideak: 6 puntu.

–Proiektuaren gizarte helburuekin zerikusia dutenak: 30 puntu.

  • Genero berdintasuna edo ekitatea: 5 puntu.
  • Ingurumenaren jasangarritasuna eta zaintza: 5 puntu.
  • Osasuna eta hezkuntza, oinarrizkoak: 5 puntu.
  • Elkartasunerako ekonomia, elikadura subiranotasuna eta giza eskubideak: 5 puntu.
  • Jarduteko geografia eremuak, GGI: 10 puntu.

–Aurrekontuari dagokionez: 15 puntu.

  • Baliabide ekonomikoen banaketaren koherentzia, zehaztutako helburuen arabera: 5 puntu.
  • Aurrekontuen xehetasuna, argitasuna, zehaztapena: 5 puntu.
  • Beharrezkoak diren baliabideen lorpen maila: 5 puntu.

Proiektuek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez, aintzat hartzeko. Baloratu ondoren, diru-laguntza esleitzeko proposamen arrazoitua eginen dio ebaluazio batzordeak Gobernu Batzarrari.

5.–Finantzaketa.

Esleitutako diru-laguntzez baliatuta materialak, hornidurak, ekipamenduak eta ekoizpenerako bestelako aktiboak eskuratzea eta garraiatzea ordaintzen ahalko da, betiere proiektua garatuko den herrialde edo eskualdean eginez gero.

–Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzen ahalko da diru-laguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, proiektua zein tokitan egiten den, bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena izanen da ondasun horien titulartasuna. Azken baldintza hori eraikin berriak egiteko proiektuen kasuan ere aplikatuko da.

–Finantzaketaren %10a gutxienez GGKE eskatzailearen beraren funtsetatik etorria izanen da.

–Administrazio eta kudeaketa gastuetarako diru-laguntza lortzen bada, horiek ez dute aurrekontuaren %10 gainditu behar.

–Berriozarren eginen diren sentsibilizazio jarduerekin lotutako gastuak, gehienez diru-laguntzaren %10era arte, ordainduko dituzte diru-laguntzek.

–Dena den, emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz gaindituko –beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta– egin beharreko proiektuaren kostu osoa.

6.–Eskabideak aurkeztea.

Diru-laguntzen eskabideak Berriozarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira –edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako tokietako edozeinetan–, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.

GKEk aurreko deialdian (2013) proiektua aurkeztu baldin bazuen, proiektuaren bukaera aurkeztua izan behar du, baita deialdi horren justifikazioa ere.

Ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Eskabide eredua, 1. eranskinean dagoena.

–Memoria, proiektua aurkezteko inprimakiaren arabera, 2. eranskinean baitago.

–Berriozarko herritarrak sentsibilizatzeko proiektua.

–Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa eta erakundearen ordezkariarena frogatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia baimenduak:

  • Estatutuak.
  • Elkarteak dagokion Elkarteen Erregistroan izena emana duela erakusten duen ziurtagiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Txartela.
  • Entitatearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria, nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa.

Berriozarko Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu.

–GGKE eskatzaileak Nafarroan azken urtean honako esparru hauetan egindako jardueren frogagiriak: garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza, edo, oro har, garapenerako lankidetza.

–Tokian tokiko (herrialde hartzailea) bazkidearen edo kontrapartearen nortasun juridikoa erakusten duen agiria, jatorrizkoa edo kopia baimendua:

  • Estatutuak.
  • Legezko eraketaren egiaztagiria, proiektua egin behar den herrialdeko legeen araberakoa.
  • Legezko helbide osoa.
  • Entitatearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria, nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa.

–Diru-laguntza zer banku entitatetan sartu behar den, entitate haren ziurtagiria; han adieraziko dira kontuaren zenbakia eta titularra. Ziurtagiriak data eguneratua izan beharko du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

–Betiere, gastuen eta diru-sarreren aurrekontua aurkeztuko da, sailkakoa eta eurotan emana; halaber, adieraziko da proiekturako zer baliabide dauden herrialde hartan eta zer baliabide jarriko dituen entitateak, eta beste erakunde edo entitate batzuei zer diru-laguntza eskatu zaien edo haiengandik jada zer laguntza lortu den.

–Proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (herrialdea, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

–CRS sektoreko kodea eta Garapenerako Laguntza Batzordea (GLB).

–Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta finantzen arlokoa, eta proiektuaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa.

–Berriozarko Udalak egiaztatuko du, ofizioz, entitate eskatzaileak bete dituela Udalarekiko dituen tributu betebeharrak eta, zorrik izanez gero, horiek konpentsatuko ditu.

Eskabideekin batera entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa aurkezten ez bada, oinarri honetan esandakoa, Berriozarko Udalak 10 eguneko epea utziko du, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko; hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat. Eskatutako hori ez bada emandako epean betetzen, eskabidea artxibatu eta eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da.

7.–Diru-laguntzak ematea.

Gizarte Ongizateko zinegotzia buru duen batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu proiektuak. Hona hemen batzorde horretako kideak:

Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz

Udaleko alkatea

Batzordeburua

Luis Miguel Castro Moraza

Udaleko Gizarte Ongizatearen Alorreko zinegotzia

Idazkaria

José Ignacio Echeverria

Berriozarko Udaleko idazkaria

1. batzordekidea

Raúl Maiza González

Udaleko zinegotzia

2. batzordekidea

Pilar Moreno de la Chica

Udaleko zinegotzia

3. batzordekidea

José Ruz Amate

Udaleko zinegotzia

4. batzordekidea

Daniel Polo Múgica

Udaleko zinegotzia

5. batzordekidea

Jose María Gainza

Udaleko kontu-hartzailea

6. batzordekidea

Iosu Bayo

Berriozarko Udaleko Kirol teknikaria

7. batzordekidea

Iñaki Bernal

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

8. batzordekidea

Amaia Zalba

Berriozarko Udaleko Berdintasuneko teknikaria

9. batzordekidea

Arduraduna

Ohitura Osasungarriak Sustatzeko Komunitate Proiektua, Berriozarkoa

Batzorde horrek proposamen txosten bat prestatuko du, eta erabakia hartzeko eskumena duen organoari igorriko dio.

Organo eskudunak dagokion erabakia hartuko du, 2015. urtea bukatu baino lehen.

Aldez aurretik emanen da diru-laguntza, ordainketa bakar batean. Ordainketa hori bi hilabeteko epean eginen da, gehienez ere, organo eskudunak ebazpena ematen duenetik aitzina.

8.–Proiektua gauzatzea eta kontrola.

Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten GGKEek proiektuaren garapenari buruzko txostena emanen dute, lanak justifikatzeko, deskribatzeko eta finantza egoera azaltzeko. Berriozarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dute. Eta beste txosten bat, proiektuaren bukaerari buruzkoa, ekitaldia amaitutakoan, 2016ko urtarrilaren 31n (3. eranskinean dago eredua); salbu eta aurkeztea galarazten duen arrazoi justifikatua badago. Kasu horretan ezintasun hori idatziz jakinaraziko zaio Berriozarko Udalari, eta honek baloratu eta onartu egin beharko du.

Gizarte Ongizateko Zinegotzigoak GGKE bakoitzari deitzen ahalko dio proiektuen gauzatzearen berri eman dezan, deusetan ukatu gabe 9. oinarrian erakunde onuradunei ezartzen zaien eginbeharra. A) 3.

Txostenetan, agiri hauek egonen dira:

a) Diru-laguntza tokian tokiko kontraparteari bidali zaiola erakusten duen agiria.

b) Tokian tokiko bazkide edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako egiaztagiria, diru-laguntza herrialde onuradunean jaso dutela frogatzen duena.

c) Proiektua gauzatzeari buruzko txosten teknikoa (3. eranskinean datorren ereduaren araberakoa).

d) Txosten ekonomikoa, gastuen eta diru-sarreren zerrenda barne.

Diru-laguntza lortu duten proiektuen kontrola eta jarraipena egiten ahalko da, haiek gauzatzeko edozein fasetan, eta Berriozarko Udalak eskatutako informazio eta agiri guztiak eman beharko dituzte proiektuen ardura duten erakundeek.

Informazio hori jaso ondoan, Udalak –Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa dela medio– laburpen txostena prestatuko du, proiektuak gauzatzeari buruz eta horiei diru-laguntzak emateari buruz.

9.–Diru-laguntza ematen duen administrazioaren eta erakunde onuradunen arteko harreman juridikoaren edukia.

A) GKE onuradunaren betebeharrak.

1. Eskabidean adierazi bezala gauzatzea proiektua. Diru-laguntza jaso ondorengo 3 hilabeteetan hasiko da proiektua, ez beranduago, ezinezkoa ez bada, behintzat, arrazoi bereziak edo ezinbesteko arrazoiak direla medio; inguruabar horiek justifikatu egin beharko dira.

2. 8. oinarrian seinalatutako bukaerako txostena entitateari aurkeztea.

3. Laguntza eman duen entitateak diru-laguntzen inguruan egiten dituen egiaztapen jarduerei eta finantza kontroleko lanei men egitea.

4. Berriozarko Udalari baimena ematea eta laguntzea proiektuaren garapenaren berri ematen, jendea garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sentsibilizatzeko.

5. Berriozarko Udalaren logotipoa ikusteko moduan paratzea proiektuaren agiri eta publizitate guztietan, eta tokian tokiko lankide edo kontraparteari jakinaraztea nondik etorri den diru-laguntza.

6. Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar eta baldintzetan aldaketarik izanez gero, Berriozarko Udalari jakinaraztea eta, behar denean, Udalari baimena eskatzea.

Berriozarko Udalak berariaz emandako baimena beharko da, aldez aurretik, proiektuan funtsezko aldaketarik egiteko; alegia, honako elementu hauek ukitzen baditu:

–Helburuak.

–Herritar onuradunak.

–Proiektua gauzatzen deneko lekua.

–Aurreikusitako kontu-sailetan %20 arteko aldaketak egitea.

Proiektuan funtsezko aldaketak egiteko eskabideak behar bezala arrazoituko dira, eta aldaketa horiek ekarri dituzten inguruabarrak sortu eta berehala aurkeztuko dira.

GGKE eskatzailearen nortasun juridikoan aldaketarik izaten bada proiektua garatu bitartean, Berriozarko Udalari horren berri emanen zaio: estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria etab.

7. Foru Ogasunarekiko tributu betebeharrak beteak izatea.

B) Jasotako dirua itzultzea.

Hartutako dirua itzuli beharko da eta diru-laguntza ordaindu zenetik aitzina dagokion berandutza interesa ordaindu, honako kasu hauetan:

1. Justifikatu beharra betetzen ez denean.

2. Eskatzen diren baldintzak bete gabe eskuratzea diru-laguntza.

3. Diru-laguntza jasotzeko ezarririko baldintzak ez betetzea.

Ikuskatzean edo kontrolatzean, zantzuek erakusten badute jasotako dirua edo laguntza modu okerrean lortu edo gastatu dela, edo beste helburu baterako erabili dela, ikuskatu eta kontrolatzeaz arduratzen direnek fakturak, horien pareko agiriak edo horien ordezkoak atxikitzea erabaki dezakete, baita zantzu horiek agertzen diren eragiketei buruzko beste agiri guztiak atxikitzea ere.

Harturiko dirua hein batean itzuli eta dagokion berandutza korritua ordaindu beharra izanen da, baldin eta diru-laguntza izan duten gastuak ez badira justifikatzen edo proiektua gauzatzean izandako diru-sarrerak (edonolakoak) gastuak baino handiagoak badira.

C) Arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntza eta laguntza publikoen alorrean, Administrazioaren esparruko ez betetzeak dira honako jokabide hauek, baldin eta doloa, errua edo utzikeria hutsa tartean badaude:

Diru-laguntza edo laguntza lortzea horiek eskuratzeko baldintzetan gezurra esanez edo laguntza hori baztertuko edo mugatuko luketen datuak ezkutatuz.

Diru-laguntza zer helburutarako eman zen, dirua xede horietarako ez erabiltzea, baldin eta ez bada, behintzat, dirua itzuli, errekerimendurik egin gabe.

Diru-laguntza lortzearen ondorioz bere gain hartutako betebeharrak ez betetzea, entitate onuradunari edo, bestela, zuzenbidezko edo egitezko administrazioaren erantzule gisa aritu denari egozten ahal zaizkion arrazoiak direla medio.

Jasotako dirua zertan erabili den ez frogatzea edo frogagiri faltsuak erabiltzea.

Ez betetzeen erantzule zuzena izanen da dirua eskuratu eta oinarri hauetako betebeharrak betetzen ez dituen GGKEa.

Itzuli beharraren eta –halakorik badago– zehapenaren erantzuleak izanen dira, subsidiarioki, egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak; alegia, betebeharrak saihestu (nahiz eta beren esku egon), ez betetzea ekarri duten erabakiak hartu edo beren mendekoen urraketa onartu zuten pertsona juridikoen administratzaileak.

Gainera, jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek itzuli beharreko zenbatekoen eta ordaindu beharreko zehapenen erantzule subsidiarioak izanen dira egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak.

Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira zehapenak; eta entitate interesdunari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatzen denaren arabera tramitatuko da espediente hori.

Arau-hausteengatik isuna ezarriko da: gaizki lortu, gaizki aplikatu edo justifikatu gabeko zenbatekoa halako hiru, gehienez ere.

Gainera, zehatzeko eskumena duen agintaritzak honako zehapen hauek ezarri ahalko ditu:

–Bost urte arteko epean diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea.

–Bost urte arteko epean Estatuarekin eta beste erakunde publiko batzuekin kontratuak egiteko debekua.

Diruzko isunak ez du loturarik aurreko artikuluan aipatzen den dirua itzuli beharrarekin.

Artikulu horretako arau-hausteen zehapenak mailaz mailakoak izanen dira, alderdi hauek kontuan hartzen direla:

–Pertsona edo entitateen fede ona ala txarra.

–Diru-laguntzen eta laguntzen arloan arau-hausteak behin eta berriz egitea.

–Administrazioaren ikerketa lanari edo araudi aplikagarrian xedatzen diren finantza kontroleko lanei aurre egitea, uko egitea edo oztopoak jartzea.

–Bost urtean Berriozarko Udalaren diru-laguntzak jasotzeko aukera kenduko da, gastuak frogatzeko gezurrezko fakturak erabiliz gero.

Diru-laguntza ematen duen organoak hartuko du erabakia eta ezarriko ditu zehapenak.

Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira zehapenak; eta interesdunari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin; Administrazio Prozedurari buruzko Legearen VI. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera tramitatuko da espedientea.

D) Diru-laguntzen gaineko araudia.

Garapen bidean diren herrialdeekin egiteko lankidetza proiektuak direla-eta, diru-laguntzak emateko irizpideak bat etorriko dira honako arau hauetan gai horri buruz xedatuarekin:

–Toki Administrazioari buruzko Foru Legea.

–Toki Ogasunei buruzko Foru Legea.

–Dagokion ekitaldi ekonomikoko aurrekontua betearazteko oinarriak.

–Diru-laguntzen arloan aplikatzekoa den araudia.

E) Errekurtsoen araubidea.

Oinarri hauen aurka eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Berriozarren, 2015eko otsailean.– Alkatea, Xabier Lasa Gorráiz.

1. ERANSKINA

Izena

Agiri zk.

Helbidea

P.K.

Herria

Posta elektr.

Telefono zk.

Sakelako tel. zk.

Fax zk.

(Ezabatu behar ez dena) bere izenean edo ondoko honen izenean (*):

Izena

Agiri zk.

Helbidea

P.K.

Herria

Posta elektr.

Telefono zk.

Sakelako tel. zk.

Fax zk.

Nik ordezkatzen dudan entitateak biltzen dituela “Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak” egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak.

Horregatik,

ESKATZEN DUT:

Diru-laguntza emateko proiektu honetarako edo hauetarako:

1. ......................................................................................................................

2. ......................................................................................................................

(Eskabidea bi proiektutarako baldin bada, zehaztu haien arteko lehentasuna).

Horretarako, erantsi ditut eskatzen diren agiriak, eta egiazkoak direla aditzera ematen dut.

Berriozarren, (data) ................................

(Eskatzailearen sinadura)

2. ERANSKINA

Proiektuak aurkezteko inprimakia

GGKE eskatzailearen datuak:

GGKEaren izen osoa eta siglak

IFK

Legezko helbide osoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

Eratu zeneko eguna

Izaera juridikoa

Telefonoak

Faxa

Helbide elektronikoa

Proiektuaren arduraduna

(Izen-deiturak)

Kargua

Harremanetarako telefonoa

GGKEaren legezko ordezkaria

(Izen-deiturak)

Harremanetarako telefonoa

Tokiko kontrapartearen datuak:

Entitatearen izena

IFZ

Legezko helbide osoa

Posta kodea

Herria

Probintzia eta departamentua

Eratu zeneko eguna

Izaera juridikoa

Telefonoak

Faxa

Helbide elektronikoa

Proiektuaren arduraduna

(izen-deiturak eta kargua)

Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, esan behar da jasotako datuak (horien xedearen arabera) Berriozarko Udalaren titulartasuneko fitxategi batean sartu ahal izanen direla (Kaleberri, 7). Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Berriozarko Udalaren Erregistro Orokorrera jo dezakezu.

A.1) Proiektuaren laburpena.

Proiektuaren izenburua

Herrialde hartzailea

Kokapen geografikoa

Deskribapen laburra (10 lerro gehienez)

Berriozarko Udalak proiektu hau lehenago finantzatu du?

BAI EZ

Hasiera eguna

Amaiera eguna

Lankidetza sektorea

A.2) Aurrekontuaren laburpena

FINANTZAKETA AURREIKUSIA

GASTUAK

Berriozarko Udala

Tokiko langileak

Nafarroako Gobernua

Materialak, ekipamenduak eta hornidurak

Tokiko korporazioak

Eraikuntza eta lurrak

Estatuko Administrazioa-AECI

Bidaiak eta egonaldiak

Beste autonomia erkidego batzuk

Txandakako funtsak

Europar Batasuna

Herritarren sentsibilizazioa Berriozarren

Herrialde hartzaileko bazkideak

Funtzionamendua

GGKEaren beraren funtsak

Beste batzuk

Bestelako finantzaketa iturriak

(zehaztu): .........................

Administrazio gastuak

GUZTIRA

GUZTIRA

Zenbatekoak eurotan eman behar dira.

B) Proiektuaren deskribapena.

1. Zein dira proiektua gauzatuko den inguru horretako testuinguru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko eta politikoaren ezaugarririk garrantzitsuenak?

2. Oinarritzat hartu diren azterlanak, horrelakorik egin bada.

3. Proiektuaren helburuak.

4. Espero diren emaitzak.

5. Garatuko diren jarduerak.

6. Proiektua plan edo programa handiago batean sartzen da?

7. Pertsonez osatutako zein kolektibori dago zuzenduta proiektua?

–Zuzeneko onuradun kopuruaren zenbatespena.

–Zeharkako onuradun kopuruaren zenbatespena.

–Inguruan dagoen biztanle kopuruaren zenbatespena.

8. Tokiko GKEaren edo kontrapartearen gainean, honakoen berri eman:

–Helburuak eta inguru horretan izandako lan esperientzia.

–Lotura herritar onuradunekin.

–Azaldu zein den finantzaketa eskatu duen erakundearen eta tokiko GKEaren edo komunitate hartzailearen artean ezarriko den lotura, diru-laguntza jasoz gero proiektuaren jarraipena egin ahal izateko.

9. Nola ziurtatzen da proiektuaren bideragarritasuna?

10. Idatzi proiektuan azpimarragarrienak diren alderdiak, eta eman nahi duzun beste edozein azalpen.

C) Aurrekontua eta beharrezko baliabideak.

1. Zein izanen da Berriozarko Udalari eskatu zaion diru-laguntzaren xedea?

2. Zein giza baliabide erabiliko dira proiektua garatzeko? (Langile ordainduak eta borondatez lan eginen dutenak).

3. Aurreikusi diren baliabide aipagarrienak (teknikoak, materialak eta ekipamenduetakoak).

D) Proiektuaren ebaluazioa eta jarraipena.

1. Barruko zein ebaluazio prozesu gauzatuko da ekintzaren burutzapen prozesu osoan zehar?

2. Idatzi zein izanen diren ebaluaziorako adierazleak, halakorik balego.

C) Aurrekontua

KONTU-SAILAK

KANPOKO EKARPENAK

TOKIKO EKARPENAK

GUZTIRA

Berriozarko Udala

Bestelako ekarpen publikoak

GGKE eskatzailea

Bestelako ekarpen pribatuak

GUZTIZKO PARTZIALA

Tokiko bazkidea

Bestelako ekarpen publikoak

Bestelako ekarpen pribatuak

GUZTIZKO PARTZIALA

A.–Zuzeneko kostuak

A.I.–Lurrak eta eraikuntza

A.II.–Ekipamenduak, materialak eta hornigaiak

A.III.–Bertako langileak

A.IV.–Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.V.–Txandakako funtsak

A.VI.–Funtzionamendua

A.VII.–Sentsibilizazioa Berriozarren, proiektuarekin lotua

A.VIII.–Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

B.–Zeharkako kostuak

B.I–GGKE eskatzailearen administrazio gastuak

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %

GUZTIRA, OROKORREAN

Guztizkoaren gaineko %

3. ERANSKINA

Berriozarko Udalak gobernuz kanpoko garapen erakundeei finantzatutako proiektuen segimendurako jarraibideak

Diru-laguntza jasotzen duen GGKEak, oro har, hiru puntu hauek hartu behar ditu kontuan:

1. Udalaren solaskide bakarra diru-laguntza jaso duen GGKEa izanen da. Hau da, GGKE onuradunak eginen ditu txostenak eta bestelako komunikazioak, eta ez tokian tokiko GKEak (kontraparteak).

2. Diru-laguntza jasotzen duen GGKEak dokumentu honi erantsitako ereduaren arabera igorri beharko ditu txostenak; osorik beteko ditu, jarraian azaltzen diren jarraibideak betez. GGKE onuradunak informazio gehigarria igorri nahi badu, hala nola erreportaje grafikoak, tokiko GKEaren gutunak etab., eranskin moduan sartuko ditu, jarraipen txostenaren eredutik argi bereizita.

3. Orobat, herritarrak sentsibilizatzeko jardueren zerrenda aurkezteko konpromisoa hartzen du GKE eskatzaileak, Berriozarko biztanle guztiei zuzenduta. Sentsibilizazio jarduera horiek gogoeta, kritika eta jarreren aldaketa bultzatu beharko dituzte, herrien arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren gainean, jendearen bizi baldintzetan dituen ondorio larriak kontuan hartuta.

Ondoren, jardueren gaineko txosten ereduan eskatzen den informazioa zehatz azaltzen da.

Azala

–GKEaren izena, proiektuaren izenburua, txostenaren data eta harremanetarako pertsona: ez da azalpenik behar, edukia argi dago.

–Txostenak barne hartzen duen aldia: hilabetea eta urtea adierazita.

–Aurkeztutako agiriak: jarri X bat txostenean erantsitako agiriei.

I.–Proiektuaren garapenari buruzko txostena.

1. Azaldu den aldirako aurreikusi diren helburuak. Azaldutako aldia zehazturik, aldi horretarako aurreikusi diren helburuak laburbildu behar dira. Logikoa denez, bat etorri behar dute atal honetan azaldutakoak eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoak.

2. Proiektua gauzatzean gehitu behar izan diren doikuntzak.

Aldi horretan benetan egindakoaren eta diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztu zen proiektuaren dokumentazioan adierazitakoaren artean gertatu diren okertzeak azaldu behar dira atal honetan. Gatazka armatuen, hondamendi naturalen eta bestelako ustekabekoen ondorioz gertatzen dira normalean okertze horiek, proiektua idazten denetik benetan gauzatzen hasten den arte denbora jakin bat igarotzen delako. Baina okertzerik egon ez bada, utzi hutsik atal hau.

3. Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

Azaldu den aldian zehar zein jarduera egin den eta jarduera horiek zein emaitza eman duten laburtu behar da.

4. GKEak lortutako emaitzen gainean egindako ebaluazioa.

GKEak atal honetan azaldu behar du proiektuak zein eragin izan duen komunitate onuradunean; proiektua gauzatzeak ekarri dituen hobekuntzei dagokienez interesekotzat jotzen duena azaldu dezake, baita gauzatzeko izan diren arazoak edo proiektua gauzatzearen alderdi txarrak ere.

II.–Finantzen eta kontabilitatearen txostena.

1. taula. Laburpen orokorra.

1. Onartutako diru-laguntza: Udalak guztira eman duen diru-laguntza. “Data” izeneko zutabea ez da bete behar.

2. Sarrera eguna. Dagokion zutabean idatzi zein egunetan sartu zen diru-laguntza GKEaren kontuan.

3. Txostenean justifikatu den gastua. Azaldu den aldian zehar justifikatutako gastua, guztira. Bigarren txostena bada, ez da zenbatu behar aurreko txostenean justifikatu zen gastua. “Data” izeneko zutabea ez da bete behar.

4. Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuak. Aurreko txostenetan justifikatu diren gastuen batura, hau da, txosten honetan justifikatu dena alde batera utzita. Lehenengo txostena bada, utzi hutsik atal hau.

5. Jasotako diru-laguntzaren saldoa. Nola kalkulatu: jasotako diru-laguntzari txosten honetan eta aurrekoetan justifikatu dena kendu behar zaio.

2. taula. Proiektua gauzatuko den herrialdera transferitu diren funtsen zerrenda.

–Bidalitako zenbatekoa (eurotan): dibisak erosteko zenbatekoak erregistratu behar dira (eurotan).

–Dibisaren zenbateko baliokidea: aurreko atalean zehaztutako euroekin erosi den dibisa kopurua (normalean dolarretan edo frankotan).

–Truke tasa: dibisa bakoitza tokiko monetara aldatzeko eragiketa bakoitzaren zerrenda. Bigarren txostena bada, proiektua hasi zenetik transferitu eta jaso diren kopuruak adierazi behar dira, eta ez bakarrik bigarren txostenekoak.

3. taula. Fakturen erregistroa.

Berriozarko Udalak emandako diru-laguntzari egotzi dakizkiokeen gastuak.

Taula honetan lau zutabe daude. “Kontzeptua” izenekoan gastuaren kontu-sailaren izena idatzi behar da. Adibidez, “Eraikitzeko eskulana” atalean kopuru jakin bat gastatu bada, izenburu hori idatzi behar da “Kontzeptua” zutabeko “Langileak” atalean. Ureztatzeko ekipamenduren bat erosi bada, “Ekipamendua” kontzeptuaren azpian “Ureztatzeko ekipamendua” idatzi behar da. Horrela, gastua ekarri duten kontu-sail guztien zerrenda beteko litzateke, kontzeptuen arabera ordenatuta. Kontu-sail bakoitzaren fakturaren kopia aurkeztu behar da. “Kontzeptua” zutabean zehazten den zerrendaren arabera ordenatu behar dira fakturen kopia guztiak, eta lehenengotik hasita zenbatu behar dira.

“Fakturaren ordena zk.” zutabean fakturaren zenbakia idatzi behar da, dagokion gastuaren kontu-sailaren maila berean.

Azkenik, gastua Nafarroan edo proiektua gauzatu den herrialdean egin den kontuan hartuta idatzi behar da zenbatekoa “Balioa eurotan” edo “Balioa tokiko monetan” zutabean.

4. taula. Aurreikusitako eta benetan egindako gastuen arteko konparazioa.

Atal honetan ondo gogoratu zenbatekoak eurotan eman behar direla bi zutabeetan, eta “Aurreikusitakoa” zutabean idatzi duzunak bat etorri behar duela diru-laguntza eskatzeko asmoz udaletxean aurkeztutako proiektuaren dokumentazioan adierazitakoarekin. Bien artean alde handiak badaude, taularen azpian azaldu behar dira.

5. taula. Beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena.

Taula honetan labur zehaztu behar dira udalarena ez den finantzaketaren bidez proiekturako izan diren gastuak. Ez da gastuaren zati honen gaineko fakturarik aurkeztu behar, ezta “Langileak”, “Ekipamendua” eta bestelako kontzeptuak banakatu ere. Nahikoa da beste finantzatzaile batzuek emandako kopuruak zehaztea.

III.–Administrazio agiriak.

GGKE onuradunak honako administrazio agiriak bidali behar ditu:

1. Fakturen zerrenda: jatorrizkoak edo fakturen kopiak, kontabilitateko 2. taulan jaso bezala zenbatuta.

Faktura bidez justifikatzen ez diren gastu administratiboak diru-laguntza jasotzen duen GGKEaren legezko arduradunaren egiaztagiriaren bidez justifikatu beharko dira, kontzeptu horri esleitutako kopurua adieraziz.

2. Fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzeko agiriak: GGKE onuradunak idazki labur batean ziurtatu behar du fakturen kopiak egiazkoak direla. Baina jatorrizko fakturak bakarrik aurkezten badira, ez da horrelakorik erantsi behar.

3. Kanpora egindako transferentzien kopia: bankuko kontu-laburpenaren kopiak dira, eta trukatu den kopurua, igorlea eta hartzailea zehazten dira horietan. Dibisak eskura ematen badira, tokiko GKEak ziurtagiria egin beharko du dirua jaso duela frogatzeko. Atal honetako informazioak bat etorri behar du kontabilitateko 2. taulan idatzi denarekin.

4. Ekipamendua bidaltzea: proiektua gauzatzen den herrialdera ekipamendua bidaltzen bada, tokiko kontrapartearen ziurtagiria erantsi beharko da. Ziurtagirian ekipamendua jaso dela bermatu behar da.

Jardueren gaineko txostena.

2015eko deialdia.

Kultur eta Gizarte Zerbitzuen Alorra (Gizarte Ongizateko Zinegotzigoa).

Proiektuaren izenburua:

GGKEaren izena:

Proiektua finantzatu zuen deialdiaren urtea:

Txostenak barne hartzen duen aldia:

Txostena egin zeneko data:

Berriozarko harremanetarako pertsona eta haren telefono zenbakia:

Aurkeztutako agiriak:

–Proiektuaren garapena azaltzen duen txostena

–Finantza txostena, eredu honen araberakoa.

–Diru-laguntza tokiko bazkideari bidali zaiola frogatzen duen agiria.

–Diru-laguntza jaso dela frogatzen duen agiria, tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatua.

–Egindako gastuen zerrenda osoa.

–Egindako gastuen frogagiriak: jatorrizkoak edo fakturen kopia frogatzaileak (administrazio gastuak barne, halakorik balego).

–GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (hala balegokio).

–Tokiko bazkidearen ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).

(Diruz lagundutako entitatearen legezko arduradunaren sinadura).

I.–Proiektuaren garapena azaltzen duen txostena.

1. Azaldu den aldirako aurreikusi ziren helburuak.

2. Egin behar izan diren doikuntzak.

3. Azaldu den aldi horretan egin diren jarduerak eta lortu diren emaitzak.

4. Hurrengo aldirako jardueren programazioa.

5. Lortutako emaitzen inguruan GGKEak egindako ebaluazioa: alde onak eta txarrak.

II.–Finantza txostena.

1. taula. Laburpen orokorra.

Euroak Data (urtea/hilabetea/eguna).

–Onartutako diru-laguntza.

–Sarrera eguna.

–Txostenean justifikatu den gastua.

–Aurreko txostenetan justifikatu den gastua.

–Jasotako diru-laguntzaren saldoa.

2. taula. Eskualdatutako funtsen zerrenda.

Data Bidalitako zenbatekoa (eurotan) Dibisaren zenbateko baliokidea Truke tasa.

–Guztira.

3. taula. Fakturen erregistroa.

(Berriozarko Udalak emandako diru-laguntzari egotzi dakizkiokeen gastuak soilik).

Kontzeptua Fakturaren ordena zk.

Balioa eurotan Balioa tokiko monetan.

–Bertako langileak.

–Materialak, ekipamenduak eta hornidurak.

–Eraikuntza.

–Bidaiak eta egonaldiak.

–Funtzionamendua.

–Bestelakoak (zehaztu).

–Herritarren sentsibilizazioa Berriozarren.

–Administrazio eta kudeaketa gastuak.

–Guztira.

Fakturak ordena korrelatiboan zenbakitzen dira (1etik hasita), eta zenbaki bakoitza “Fakturaren ordena zk.” zutabean jartzen da, kasuan kasuko gastuaren deskribapenaren ondoan.

Gure Komunitatean egindako gastuak, “Balioa eurotan” izeneko zutabean zehazten dira.

Eta ekintza betetzen den herrialdean egindakoak, berriz, “Balioa tokiko monetan” zutabean.

4. taula. Aurreikusitako eta benetan egindako gastuen arteko konparazioa.

Aurreikusitako kontu-saila (eurotan) Erabilitakoa (eurotan).

–Bertako langileak.

–Materialak, ekipamenduak eta hornidurak.

–Eraikuntza.

–Bidaiak eta egonaldiak.

–Funtzionamendua.

–Beste batzuk.

–Herritarren sentsibilizazioa Berriozarren.

–Administrazio eta kudeaketa gastuak.

–Guztira.

Okertzerik egon bada, azaldu ondoren arrazoia.

5. taula. Beste kofinantzatzaile batzuek emandako diru-laguntzari egotzi beharreko gastuen laburpena. Finantzatzailea: balioa eurotan, balioa tokiko monetan.

–Guztira.

Administrazio agiriak.

Orrialde honetatik aurrera ondoko administrazio agiriak erantsi behar dira:

1. Kanpora egindako bankuko transferentzien kopiak.

2. Tokiko kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako agiria, diru-laguntza jaso dela ziurtatzen duena.

3. Egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko fakturen edo haien kopien zerrenda (administrazio gastuak barne, halakorik balego).

4. GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).

5. Tokiko GGKEaren ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).

Alkatea

Iragarkiaren kodea: L1503705