68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2015eko apirilaren 6tik 12ra, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Francisco Esquíroz Subizaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Berriobeitin, 2015eko martxoaren 27an.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1504788