68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Gero lur trukea egiteko, bide publikoaren tartea (11. poligonoa, 53. eta 252. lurzatiak) desafektatzeko espedientearen aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, 2015eko martxoaren 10ean egindako bileran, besteak beste, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, AFEren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Egurri baserriko parean zihoan bide publikoaren trazadura zaharra, 124,21 metro karratukoa, 11. poligonoko 53. eta 252. lurzatien artekoa, desafektatzeko espedientearen aldaketa hastea, 2015eko otsailaren 20ko espedientean dauden planoei jarraikiz.

2) Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuta.

3) Erabaki hau interesdunei eta ukituei –halakorik baldin bada– jakinaraztea.

Beran, 2015eko martxoaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1504766