68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2015ean autoenplegua sustatzeko laguntzak
arautzen dituzten oinarriak

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2015ean autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Haien bidez sostengu eta bulkada eman nahi zaio autoenpleguari, diruz laguntzen diren zenbait jarduketa-lerroren bitartez.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak edonoren eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Barañainen, 2015eko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1504869