68. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Eginkizunak eskuordetzea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko martxoaren 17an. Hona testu osoa:

2015eko martxoaren 19tik apirilaren 5era bitarte, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantzien eskuordetzea egitea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietarako Carolina Hueda Diez lehen alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aberinen, 2015eko martxoaren 17an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1504571