62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

-

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 25ean hartua, Nafarroako Parlamenturako 2015eko hauteskundeetan erabili beharreko boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak zehazten dituena.

Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legean aitortutako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuaren lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egin du, 2015eko maiatzaren 24rako.

Prozesu horretan dokumentu batzuk erabiltzen dira, hauteskundeei buruzko araudien aurreikuspenei jarraikiz onetsitako eredu ofizialen araberakoak. Hortaz, Hauteskunde Batzorde Nagusiari dagokio Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluan aipatzen diren akten ereduak onestea.

Gainera, Barne Ministerioak ezarri du zer gutun-azal eta inprimaki orokor erabili behar diren hauteskunde prozesuetan, eta adierazi du gainerako inprimakiak eta gutun-azalak hauteskunde prozesu bakoitzerako berariazkoak izanen direla.

Bidezkoa da, beraz, 16/1986 Foru Legearen azken xedapenak aitorturiko ahalmenak erabiliz, Nafarroako Parlamenturako 2015eko hauteskundeetarako berariazko dokumentuak zehaztea, bai eta gutun-azalen eta boto-paperen ereduak ere, Probintziako Hauteskunde Batzordeak bere eskumenez baliatuz eredu ofizial gisa onesten dituenak eragotzi gabe.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Parlamenturako 2015eko hauteskundeetan erabili beharko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakiek erabaki honen eranskinean adierazten diren ezaugarriak eta baldintzak beteko dituzte.

2. Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari erabaki hau garatzeko behar diren neurriak har ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

ERANSKINA

Dokumentuen zerrenda. Gaztelaniaz eta ele bitan
(gaztelaniaz eta euskaraz) daude

1. Boto-papera (P.1).

2. Bozkatzeko gutun-azala (S.1).

3. Atzerrian bizi direnei dokumentazioa igortzeko gutun-azala (S.2.2).

4. Hauteskunde mahaietan erabili beharreko gutun-azala (S.5).

5. Hauteskunde koalizioaren eraketaren jakinarazpena (C.1). Formatu elektronikoa.

6. Alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagai-zerrendaren aurkezpena (C.2.a). Formatu elektronikoa.

7. Hautesle-elkarteen hautagai-zerrendaren aurkezpena (C.2.b). Formatu elektronikoa.

8. Sinadura orria (C.3). Formatu elektronikoa.

9. Hauteskundeetako dokumentazioaren entregaren frogagiria (M.2).

10. Administrazioaren ordezkariaren egiaztagutuna (N.5). Formatu elektronikoa.

11. Foru Parlamentarioaren egiaztagutuna (CR.1). Formatu elektronikoa.

P1.pdf

P2.pdf

P3.pdf

P4.pdf

P5.pdf

P6.pdf

P7.pdf

P8.pdf

P9.pdf

P10.pdf

P11.pdf

P12.pdf

P13.pdf

P14.pdf

P15.pdf

P16.pdf

P17.pdf

P18.pdf

P19.pdf

P20.pdf

P21.pdf

P22.pdf

P23.pdf

P24.pdf

P25.pdf

P26.pdf

P27.pdf

P28.pdf

Iragarkiaren kodea: F1504690