62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. Traktua berriro hastea, 87/2015

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: deskribatuko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegi honetan bideratu den 87/2015 espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei, Rosario Yanguas Lozano andrearen jaraunsleei, Josefa, Rafael, Juan eta María Pilar Jabat Magallón jaun-andreen jaraunsleei eta adierazi den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hiri finka, biltegitarako, Fiteron, San Raijundo pasealekuko 28an, behean. 131 m² du, eta beheko solairua eta lehen solairua dauzka. Beheko solairuan biltegia dago, 70 metro koadrokoa, eta hari lotutako lursail estaligabe bat, 61 metro koadrokoa. Lehen solairuan, 53 metro koadroko eraikin bat. Hona hemen haren mugak: aurreko aldean, San Raimundo pasealekua; atzeko aldean, 2. poligonoko 3.093. lurzatia; eskuineko aldean poligono bereko 3.081. lurzatia; eta ezkerreko aldean, poligono bereko 3.079. lurzatia. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua: 474. liburukia, 23. liburua, 189. orria, Fiteroko 1.289. finka.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2015eko martxoaren 5ean.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1503580