62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 461/2014 familia-prozedura

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 461/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Amel Saci Behnas jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1503566