62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2. poligonoko 140. lurzatiaren xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko udal katastroko 2. poligonoko 140. lurzatiaren xehetasun azterlanaren espedientea, Emilio Baquedano Rosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zizur Nagusian, 2015eko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Mª Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1504470