62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, ikastetxeetan eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko. 2014-2015eko ikasturtea

Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak deialdia onetsi zuen 2015eko martxoaren 16an, 2014-2015eko ikasturtean Iruñeko ikastetxe eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko.

Deialdi honen xedea prozedura bat garatzea da, 2014-2015eko ikasturtean ikastetxe eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrarekin bat.

1.–Xedea.

Behin aipatu lehiaketa egin eta gero, Iruñeko Udalaren asmoa hainbat sari ezartzea da, lehiaketa horretan aukeratu diren korrespontsal berriemaileei sari horiek emateko, ikastetxean edo ikasle-egoitza nagusian korrespontsalia berriemailea abiatzeagatik.

2.–Sari-modalitateak.

Korrespontsal berriemailearen kategoria ezarri da, modalitate generiko gisara, programa zein ikastetxetan garatzen ari den eta horietako bakoitzean.

Modalitate horren barruan, eta epaimahaiak proposaturik, sari gehigarri bat ezarriko da, ikasturtean zehar kasuan kasuko ikastetxeko Korrespontsalia abiatzean eta horri segida ematean gailendu den korrespontsal-taldeari emateko.

Bukatzeko, beste modalitate bat ezarri da, zeinek bere korrespontsal berriemaileei gehien laguntzen dieten ikastetxeak saritzeko.

3.–Diru-zuzkidura.

Deialdi honek 21.965 euroko gehienezko aurrekontua izango du sarietarako, Udal Aurrekontuaren 90/45320/480000 kontu-sailaren kargura.

Kopuru hori zuzenean banatuko da, eskudirutako sarietan, honako era honetan:

–Oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten korrespontsal berriemaileendako sariaren zuzkidura 300 euro izanen da.

–Bestalde, Epaimahaiaren iritziz ikasturtean zehar Korrespontsalia abiatzean eta horri segida ematean gailendu den korrespontsal-taldeari 150 euroko sari gehigarria emanen zaio, taldekide bakoitzeko.

Kopuru horiei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

Arte Eskolan, Salestarren Ikastetxean eta Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioan abiatutako Lanbide Hastapen Bereziko Programetan (LHBP) parte hartzen duten ikasleei emandako sariak ikastetxe horietako ikasleen gurasoen elkarteei transferituko zaizkie zuzenean. Izan ere, ikasle horien ezaugarriak direla-eta, programa talde-lanean gauzatzen da (I. Eranskina).

Halaber, kategoria berezi bat ezarriko da, bere korrespontsal berriemaileei gehien lagundu dieten ikastetxeak saritzeko, honako banaketa honekin bat:

–Ikastetxe hoberenari, 285 euroko txartela, liburuak edo eskola-materiala erosteko.

–95 euroko lau txartel, programa honetako Epaimahaiak egindako balorazioaren arabera hautatutako lau ikastetxeetarako, liburuak edo eskola-materiala erosteko.

4.–Izangaien betekizunak eta betebeharrak.

Lehiaketa honetan parte hartzen ahal duten gazteek ikastetxeetako eta ikastetxe nagusietako Korrespontsal berriemaileen lehiaketan sariren bat jasotakoak izan behar dute, betiere Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatuak hala ebatzita –2014ko abenduaren 9koa (3/PJ) eta 2015eko otsailaren 3koa (15/PJ)–.

Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei ez zaizkie aplikagarri izanen arau horietan ezarritako debekuak.

Deialdi honen onuradun izan ahal izateko, korrespontsalak 2015eko maiatzaren 30era arte eutsi beharko dio proiektuari, zein proiektutarako hautatua izan eta hori abiatzen bukatutakoan, eta Gazteendako informazio bulegora joan beharko du gutxienez ezarritako aldietan; horrez gain, proiektua amaitzean, egindako jardueraren bukaerako memoria aurkeztu beharko dio programaren kudeatzaile-taldeari.

5.–Eskaerak.

Eskaera, egindako jardueraren memoriarekin batera, programaren kudeatzaile-taldeari aurkeztuko zaio, Gaztediaren Etxean (Zangoza k. 30), 2015eko ekainaren 4a baino lehen.

6.–Epaimahaia.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.

Ordezkoa: Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Berezia.

Epaimahaikideak:

–Udaleko Gazteria teknikaria.

–Gaztediaren Etxeko zuzendaria.

–Gaztediaren Etxeko teknikaria, korrespontsalien programari segimendua egiteko arduraduna.

Idazkaria: Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorrari atxikitako pertsona bat, izendatzeke.

Epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, eta organo eskudunari aurkeztuko dio, haren gainean ebatz dezan.

7.–Izaera pertsonaleko datuen tratamendua

Jasotako izaera pertsonaleko datuak babestu eginen dira, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Aipatu Lege Organikoan xedatutakoa betez, deialdi honetan jasotako datu pertsonalak sari hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bildu ahalko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalari zuzenduta gauzatzen ahalko da datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz. Lehiaketa hau egin bitartean jasotako irudirik erabiltzeko, beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik baimena sinatzea.

8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Administrazio-bideari amaiera emanen dion ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan agindutakoarekin bat.

9.–Errekurtsoak.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea, bai eta horiek interpretatzean edota aplikatzean sor litekeen edozein zalantzaren aurrean Iruñeko Udalak hartzen ahal dituen erabaki oro ere.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berrezartzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.

I. ERANSKINA

Lankidetza-formalizazioa

Izen-abizenak: .............................................................................. NANa: ................................ Helbidea:.................................................... Telefonoa:.................. Faxa:...................................... Helbide elektronikoa: ...................................................................... Datu horien jabeak, .................................... ikastetxeko Guraso Elkartearen izenean, ikastetxe eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko deialdiari begira betetzen du inprimaki hau, eta elkarteak bere gain hartzen ditu segidan aipatzen diren eskubideak eta betebeharrak:

1) Xedea:

.......................... ikastetxeko ikasleen gurasoen Elkarteak konpromisoa hartzen du, “Ikastetxeetan eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko Deialdian” Iruñeko Udalak emandako sariak saridun suertatu diren ikasle parte-hartzaileen onerako kudeatzeko, betiere deialdi honen hirugarren klausulan xedatutakoa betez.

2) Elkarteek bete beharreko baldintzak.

.......................... ikastetxeko ikasleen gurasoen Elkarteak ondoko baldintzak betetzen dituela adierazten du:

a) Legearekin bat eraturik egotea.

b) Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoa betetzea.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du baldintza horiek betetzen direla, eta kasuan kasuko elkarteari ahalmena emanen dio sariak kudeatzeko. Xede horretarako, beharrezko agiriak aurkezteko galdatzen ahalko du Udalak.

3) Betebeharrak:

Ikasleen gurasoen Elkarteak konpromisoa hartzen du Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 12. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak, eta, zehazki ondokoak, betetzeko:

a) “Ikastetxeetan eta ikasle-egoitza nagusietan egindako lehiaketaren bitartez aukeratutako korrespontsal berriemaileei sariak emateko Deialdian” Iruñeko Udalak emandako sariak saridun suertatu diren ikasle parte-hartzaileen onerako kudeatzea.

b) Sarien organo emaileak egiten ahal duen edozein egiaztapen- eta kontrol-jarduketari men egitea, eta, beraz, jarduketa horien ondorioz eskatzen dizkieten argibideak oro ematea, halakoak udal-agiritegietan jasota egon ezean.

c) Sariak banatu dituela justifikatzea, sariak ematen dituen organoaren aurrean.

d) Kasuan-kasuko elkarteak Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 56. artikuluak eta hurrengoek aurreikusten duten arau-hausteren bat eginez gero, Ordenantzan xedatutakoaren arabera zehatuko da.

Iruñean ........ (e)ko ...................... aren ......(e)an

Sinadura: Elkarteburua

Iragarkiaren kodea: L1504299