62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Alejandro Alonso Zapata jauna Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Aldi baterako Laneko Enpresen, Elkarteen, Hauteskundeen eta Hitzarmenen Erregistrorako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Alejandro Alonso Zapata jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Aldi baterako Laneko Enpresen, Elkarteen, Hauteskundeen eta Hitzarmenen Erregistrorako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 23an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1504528