62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2015eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Udalaren 2015. urterako plantilla organikoa.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean edukitzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Mendabian, 2015eko martxoaren 17an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1504309