62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Ordenantza, 0tik 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Aiesako Kontzejuko Batzarrak, 2015eko otsailaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 0tik 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Agezan, 2015eko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, Javier Marco Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: L1504131