62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Larreen aprobetxamendua (bazkalekuak),
herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez

Andosillako Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin bilkura berezian, erabaki zuen prozedura abiatzea larreen aprobetxamendua (bazkalekuak) esleitzeko, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Interesdunek esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Andosillako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1504200