62. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

FACE plataformari atxikitzea. Onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Altsasuko Udala eta haren erakunde autonomoak Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren FACE plataformari atxikitzea, faktura elektronikoen sargune eta biltegi baita, haren bigarren klausulan aurreikusitakoari jarraikiz, bere gain harturik hitzarmen horretan zerrendatzen diren zerbitzuetako bakoitzean ezarritako beharkizunak betetzea, dagozkien eranskinetan ezartzen diren baldintzetan.

Argitara ematen da, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko Martxoaren 12an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1504208