30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Bide Segurtasuneko eta Herritarren Segurtasuneko
Zerbitzuen Gutuna onestea

Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko urtarrilaren 12an egin bilkuran, Bide Segurtasuneko eta Herritarren Segurtasuneko Zerbitzuen Gutuna onetsi zuen.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da onetsitako gutuna, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

UDALTZAINGOAREN ZERBITZUEN GUTUNA - BIDE
SEGURTASUNA ETA HERRITARREN SEGURTASUNA

Zerbitzuaren/zentroaren identifikazio datuak

Tuterako Udaltzaingoa Tuterako Udalaren mendeko kidego bat da.

Tuterako Udaltzaingoak esleituak dituen eginkizunen oinarri juridikoa: Espainiako 1978ko Konstituzioa, Segurtasun Indar eta Kidegoak arautzen dituen martxoaren 13ko 13/1986 Lege Organikoa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea, 8/2007 Foru Legea aldatu duen urriaren 25eko 15/2010 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua eta Tuterako Udaltzaingoaren Erregelamendua, 1997ko martxoaren 25eko osoko bilkura arruntean onetsia, eginkizun nagusia izanik herritarrak beren eskubideez libreki eta bakean baliatu ahal izatea bermatzea.

Helburu hori lortzeko beharrezkoa da antolaketa eta jarduketarako oinarrizko printzipioak izatea.

Tuterako Udalaren helburu nagusietako bat herriko segurtasuna bermatzea da, eta, horretarako, arduradunek herritarren babes eta segurtasunaren arloan dituzten eginkizunak zehaztea, Udaltzaingoa antolatzea, herritarrek udal esparruan dituzten beharrei modu integralean erantzun ahal izateko.

Eginkizuna, eskumenak eta balioak

Tuterako Udaltzaingoa segurtasun kidego bat da, eta bere eginkizunak dira eskubideez eta askatasunez libreki baliatzeko babesa ematea, udal ordenantzak eta gainerako xedapenak errespetaraztea eta herritarren segurtasunean eta konstituzioaren ordenamenduaren defentsan laguntzea.

Tuterako Udaltzaingoaren eskumenak Kidegoaren Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoak dira, eta zehazki:

a) Herritarrak eta Udalbatzako agintariak babestea eta udal eraikin edo instalazioak zaindu edo babestea.

b) Hirigunean trafikoa antolatu, seinalatu eta zuzentzea, trafikoari eta bide segurtasunari buruzko legedian ezarritakoarekin bat.

c) Hirigunearen barnean izaten diren zirkulazio istripuen atestatuak egitea, eta jarduketa horien berri erakunde eskudunei ematea.

d) Ordenamendu juridikoak Udalari esleitzen dizkion eskumenen arabera emandako ordenantzak, bandoak eta xedapenak betetzen diren begiratzea.

e) Polizia Judizialaren eginkizunetan parte hartzea, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera arituz.

f) Istripua, hondamendia edo zorigaitz publikoa egonez gero, laguntza ematea eta Babes Zibileko planetan parte hartzea, legeetan ezarri bezala.

g) Prebentziozko eginbideak gauzatzea, bai eta delitu egintzak saihestera bideratutako jarduketak ere. Egiten diren jarduketen berri emanen zaie Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.

h) Espazio publikoak zaintzea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera lan egitea, manifestaldiak babesteko eta giza kontzentrazio handietan ordenari eusteko, horretarako laguntza eskatzen zaionean.

i) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, horretarako laguntza eskatzen zaionean.

j) Indarra duen legediak esleitzen dion beste edozein polizia lan eta segurtasuneko lan egitea.

Tuterako Udaltzaingoak bere lanak egitean oinarri dituen balioak abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren 36. artikuluan azaltzen dira (Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten du dekretu horrek):

–Ordenamendu juridikoa erabat errespetatuz jardutea.

–Erabateko neultratasun politikoz, alderdikeriarik gabe eta inolako bereizkeriarik gabe jardutea.

–Lanean aritzean, indarkeria fisiko edo morala duen edozein nagusikeria edo jardun arbitrario edo bereizkeriazko saihestea.

–Herritarrekin harremanak izatean tratu zuzen eta arretatsua ematea.

–Eginkizunak erabateko dedikazioz betetzea, eta legearen kontrako edozein egintza penaletan beti esku hartzea, nahiz eta zerbitzuz kanpo egon.

–Lanbideko isilpekotasuna zorrotz betetzea, beren eginkizunetan ari direla jasotzen duten informazio guztiaren gainean.

Zerbitzuak

–Herritarren segurtasuna.

a) Herritarrak eta Udalbatzako agintariak babestea eta udal eraikin edo instalazioak zaindu eta babestea.

b) Polizia Judizialaren eginkizunetan parte hartzea, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera arituz.

c) Istripua, hondamendia edo zorigaitz publikoa egonez gero, laguntza ematea eta Babes Zibileko planetan parte hartzea, legeetan ezarri bezala.

d) Prebentziozko eginbideak gauzatzea, bai eta delitu egintzak saihestera bideratutako jarduketak ere. Egiten diren jarduketen berri emanen zaie Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.

e) Espazio publikoak zaintzea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin batera lan egitea, manifestaldiak babesteko eta giza kontzentrazio handietan ordenari eusteko, horretarako laguntza eskatzen zaionean.

f) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, horretarako laguntza eskatzen zaionean.

–Bide segurtasuna.

g) Hirigunean trafikoa antolatu, seinalatu eta zuzentzea, trafikoari eta bide segurtasunari buruzko legedian ezarritakoarekin bat.

h) Hirigunearen barnean izaten diren zirkulazio istripuen atestatuak egitea, eta jarduketa horien berri erakunde eskudunei ematea.

Bide segurtasuneko eta herritarren segurtasuneko konpromisoak eta adierazleak

KONPROMISOAK

ADIERAZLEAK

EREMU PUBLIKOKO ARRETA ETA ERANTZUNAK AZKAR EMATEA

Larrialdiko deiak jasotzen direnean (istripuak eta horietan pertsona zaurituak edo konortea galdu dutenak, indarkeriaz egindako lapurretak, erasoak edo suteak), baliabideak aktibatu eta bertaratzeko denbora 10 minututik beherakoa izanen da.

Deia jasotzen denetik bertaratzeko denbora

Deiak larrialdikoak ez direnean, kasuen %95ean 20 minututik beherako denboran bertaratuko dira eta gainerako deietan ez dira 30 minutu baino gehiago izanen.

Deia jasotzen denetik bertaratzeko denbora

Ibilgailuak 30 minutuan eramatea, norbaitek jakinarazten duenetik ibilgailu batek beste ibilgailu batzuen edo oinezkoen zirkulazioa larriki trabatzen duela, eremu arautuetan aparkatuta egon (eremu urdin eta berdea) edo zenbait pertsonarendako erreserbatuta dagoen eremuan (desgaitasuna dutenak, autobusa, zamalanak, osasun arloko langileak etab.).

Deia jasotzen denetik ibilgailua eraman arteko denbora

POLIZIAREN AGERPENA ETA PROFESIONALTASUNA

Gutxienez 180 trafiko kontrol egitea zenbait ordutegitan eta hiriko zenbait tokitan, trafiko istripuak sorraraz ditzaketen jokaerei aurrea hartzeko: alkoholemia eta drogak, abiadura, segurtasun elementuak (segurtasuneko uhala, haurrak lotuta eramateko sistema), sakelako telefonoak, semaforoak, oinezkoak, debekatutako biraketak etab.

Urtearen barnean egindako kontroletan gauzatu diren proben eta ikuskapenen kopurua

Trafikoa udaltzainak bertan direla arautzea ikastetxeetan, hau da, semaforo bidez araututa ez dauden sarbideen %100ean, ikasleentzat arriskua badago; urtean 250 ordu izanen dira gutxienez.

Semafororik gabeko ikastetxeetan udaltzainek eginen duten ordu kopurua

Kalean gutxienez 4 udaltzain ibiltzea txanda bakoitzeko, udaltzain bakoitzak 7 ordu eginez

Patruila orduen kopurua

BIDE HEZKUNTZA

Bide hezkuntza Lehen Hezkuntzako, DBHko 1.tik 4.era arteko eta Hezkuntza Bereziko ikasleen eskura eta 3. adinekoen eskura jartzea, Udalaren Trafikoko Haur Parkean; gutxienez 108 ekintza eginen dira, eta gutxienez 2.000 ikasle hartuko.

–Ikasturtean zehar Trafikoko Haur Parkean ikastaroa eginen duten ikasleen kopurua.

–Bide hezkuntzan egindako ekintzen kopurua.

SEGURTASUNA, ENPATIA ETA TRATU PERTSONALA

Laguntza ematea genero indarkeria kasuen eta zaurituak dituzten zirkulazio istripuen %100ean: biktimei lagunduz eta aholkuak emanez egin beharreko tramiteen gainean, eta kasu horietan Udaleko zein zerbitzutara jo dezaketen adieraziz.

–Genero indarkeriako biktimei emandako laguntza zerbitzuen %

–Laguntza jaso duten zaurituak izan dituzten istripuen %

Istripuen gaineko txostenen %90 15 eguneko epean emanen dira eskaera idatziaren egunetik hasita, eta gainerakoak gehienez ere 30 eguneko epean

Istripuen gaineko txostenak emateko epea betetzearen %

Arreta eta tratu egokia herritarrak ukitzen dituzten jarduketa guztietan. Langileen arreta eskasari buruzko kexak 2 izanen dira gehienez hilean.

Langileen tratu desegokiagatik jasotako gaztigu, kexa eta iradokizunak

BEREHALAKO ZERBITZUA ETA ARRETA

Herritarrendako arreta eta informazioa eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan

Gaztigu, kexa eta iradokizunak zerbitzuaren arreta ez jasotzeagatik

Udal zerbitzuen inguruko gaztigu, kexa eta/edo iradokizunari emandako erantzuna interesdunari igortzea gutxienez ere kasuen %80an eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean

Gaztigu, kexa eta iradokizunak tramitatzeko denbora

Zerbitzuen Gutuna kudeatzea

Udaltzaingoko buruak eginen du koordinazio, bateratze eta jarraipen lana, eta talde eragilearen aldian aldiko bileretarako dei eginen du Udaltzaingoko gainerako langileen laguntzarekin eta parte-hartzearekin, ezartzen den aldizkakotasunez. Lehen urtean bilerak maizago eginen dira eta, gero, sortzen diren beharren arabera izanen dira deiak.

Udaleko Antolaketa eta Kalitateko teknikaria arduratuko da gainbegiratze eta ebaluazio lanaz.

Arauen zerrenda

Tuterako Udaltzaingoak esleituak dituen eginkizunek oinarri juridiko hau dute:

–Espainiako 1978ko Konstituzioa.

–13/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.

–8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

–15/2010 Foru Legea, urriaren 25ekoa, 8/2007 Foru Legea aldatzen duena.

–718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena.

–Tuterako Udaltzaingoaren Erregelamendua, 1997ko martxoaren 25eko osoko bilkura arruntean onetsia.

–Zerbitzuen gutunei dagokienez:

  • –72/2005 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituena.
  • 119/2005 Foru Agindua, urriaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura arautzen dituena.
  • 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa; IV. kapitulua, Zerbitzuen Gutunei buruzkoa berariaz.
  • Zerbitzuen Gutunak UNE 93200: 2008.

Indarra hartzeko eguna eta indarraldia

Gutun hau Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2015eko urtarrilaren 12ko bilkuran, eta 2017ko urtarrilaren 12ra arte izanen du indarra.

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak

Tuterako Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, honako eskubide hauek dituzte herritarrek:

–Beti tratu zuzen eta begirunezkoa jasotzea.

–Norbait arriskuan edo gatazkaren batean dagoenean berehalako arreta egokia jasotzea.

–Langile gaituen laguntza ahalik eta modurik eraginkorrenean eta gure esku dauden baliabideekin lortzea.

–Udaltzainaren identifikazio zenbakiaren bidez jakitea zerbitzua ematen duen funtzionarioa nor den.

–Zerbitzuaren inguruabarrei buruzko informazioa eta orientabidea jasotzea, baita erreklamazioak tramitatzeko bideei buruz ere.

–Emandako zerbitzuaren inguruko informazioa isilpean gordetzea, intimitatea babesteko.

–Edozein kontsulta, iradokizun eta/edo kexa aurkeztea, Tuterako Udalak horretarako ezarri dituen bideei jarraikiz.

Tuterako Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuei dagokienez, honako betebehar hauek dituzte herritarrek:

–Gainerako herritarrekiko eta udaltzainekiko jarrera zuzen eta egokia izatea.

–Ezarritako arauak betetzea, herritarren arteko bizikidetza errazteko.

–Delitu edo hutsegiteren bat izaten ahal den edozein informazioren berri ematea Udaltzaingoari.

–Agintaritza eskudunak eskatzen badu, legeak ezartzen dituen kasuetan laguntza ematea.

–Zerbitzuetan ezarritako arau, betebehar, baldintza eta prozedurak betetzea.

–Norberaren inguruabar pertsonal eta familiarrei buruzko informazio egiazkoa ematea, betiere hura ezagutzea beharrezkoa bada egoera baloratu eta arreta emateko; eta haietan izaten diren aldaketak jakinaraztea.

Zerbitzuak hobetzen laguntzea eta parte hartzea

Prebentzio edo boluntariotza jardueretan laguntzea lankidetza akordioen bitartez.

Zure iritzia jakin nahi dugu: aldian aldiko galdeketen bidez, ematen ditugun zerbitzuen inguruan zer gogobetetasun maila dagoen jakiteko.

Esan iezaguzu zergatik: arloren batean gogobeterik ez bazaude, akatsak konpontzen edo zerbitzuak hobetzen lagunduko duten proposamenak egitera gonbidatzen zaitugu.

Nola egin?

–Udaletxeko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko (HLZ) bulegoetara joanez (Plaza Vieja, 1, 31500 Tutera), edo Lourdes auzoko HLZra (Bernardo Escós Catalán, z.g., 31500 Tutera).

–Telefonoz, 010 telefonora deituz (Tuteratik) edo 948 417110 edo 902 242010 telefonoetara (Tutera kanpotik edo sakelakotik).

–On-line: www.tudela.es webgunearen bidez, edo posta elektronikoz, sac010@tudela.es.

Konpromisoak betetzeari buruzko adierazpena

–Gure konpromisoak zenbateraino bete diren adieraziko diegu urtero herritarrei, komunikabideen bitartez.

–Gainera, bai konpromisoen betetzeari bai Zerbitzuaren informazio estatistikoari buruzko informazioa emanen da aldian-aldian, Udalaren www.tudela.es webgunearen bidez.

Jendea hartzeko helbideak eta ordutegiak

–Helbidea:

Helbidea: Paseo del Cristo, z.g. 31500 Tutera (Nafarroa).

Telefonoak:

  • Larrialdiak*:
  • 092.
  • 948 848 309.

Biak doakoak dira eta eguneko 24 orduetan deitzen ahal da.

Zerbitzu hobea emateko, identifikazio pertsonala eskatzen ahal da.

* Sakelako telefono batetik 092era deituz gero, litekeena da errepikagailuak deia Iruñeko 092era bideratzea. Gomendatzen dizugu zuzeneko sarrera konfiguratzea sakelako telefonoaren pantailan 948848309 zenbakia jarriz, larrialdiko dei bat egin behar duzunerako.

  • Larrialdietakoak ez diren kontsultak:
  • 948 848 312.
  • Administrazioa:
  • 948 41 71 00, luzapenak: 217; 219; 220.

Faxa: 948 412 258.

Helbide elektronikoa: policia@tudela.es.

–Jendea hartzeko ordutegia.

  • Administrazio arreta (isunen tramiteak, txostenak eskatzea, pasabideak, minusbaliatuen txartelak etab.). Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00ak arte.
  • Arreta operatiboa (garabiaren biltegia, galdutako gauzak etab.), 24 orduak.

–Zerbitzuen gutunaren ardura duen unitatea.

Udaltzaingoaren administrazio unitatea.

Iragarkiaren kodea: L1500847