30. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Victoria Goñi Yanguas andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretu bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Victoria Goñi Yanguas andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1501742